XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolorez aldatzen zen, bai; baina horitik urdinera aldatzen zen bakarrik eta ondoren berriro hori bilakatzen zelarik.

Eta neure esku ahurrean jarri nuenean, jauzika hasi zitzaidan matxinsaltoa balitz bezala.

Bakarrik piskatxo bat, oso leunkiro, astindu zen.

- Aproba Gelarekin bat egiten zuen hormako zulora korrika joan nintzen.

Goiz hartan, oso Oonpa Loonpa zahar bat ari zen txanda egiten.

Burusoil, tximurtsu eta hagin gabeko agurea zen.

Gurpil-aulkian zegoen.

Gutxienez ere gurpil-aulki horretan bazeramatzan hamabost urte.

- Hau da ehun eta hogeitamabigarren aproba, esan nuen, arbelean idatziz.

- Pilula eman nion.

Urduri begiratu zion.

Beste ehun eta hogeitamaika borondatezkori gertutakoa gertatu ondoren, ezin zion aurpegiratu pixka bat urduri zegoela.

- Zer gertatu zitzaien? - oihukatu zuen amona Georginak -.

Entzungor egin beharrean, zergatik ez dio galderari erantzuten zuzenean?

Nork daki larrosatik nola ateratzen den? - esan zuen Wonka jaunak -.

Beraz, Oonpa-Loonpa ausart honek pilula hartu eta, ur piska baten laguntzaz, irentsi zuen.

Bapatean, miragarrizko zerbait gertatu zen.

Nire begibistan, pixkanaka-pixkanaka itxuraz aldatzen ari zen.

Lehentxoago ia oso-osoan burusoila zen, buruaren alde bietan bakarrik elurra bezain zuria zen ile apur bat zuelarik.

Baina orain ile zuri apur hura urre koloreko bilakatzen ari zitzaion, buru osoan zehar, belarra balitz bezala, haziz.

Minutu erdi baino lehenago urre koloreko adats bikaina zuen.

Era berean, aurpegitik tximur asko desagertzen ari zitzaizkion; guztiak ez, baina erdiak inguru bai, askoz itxura gazteago emateko beste.